Kamaradak: "Ulsterrek azken astean bizi dituen gertakizunak ez dira kasualitate bat"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 19a, 17:58

Irlandako iparraldean azken aste hauetan emandako gertakizunen ondoren, Kamaradak gazte internazionalisten sareak euskal gazteekin hausnarketa sakon bat konpartitzea nahi du eta era berean honako hau adierazi nahi du: Ulsterrek azken astean bizi dituen gertakizunak ez dira "kasualitate" bat, ezta gertakizun isolatuak ere. Hau dela eta, hausnarketa serio bat plazaratzea ezinezkoa ikusten dugu, hausnarketa hau era isolatu batean edo testuingurutik aterata egiten badugu, akats larria izango baitzen. Gertakizun hauek, koiuntura zehatz baten eman dira, irlandar bake prozesuaren "blokeo" bete-betean. Gertakizun hauek britainiar gobernu inperialistak gatazkaren konponbide demokratikoa bilatzeko borondate eskasean kokatzen dugu, irlandar herriari dagokion autodeterminazio eskubideari eusteko borondate eskasean kokatzen dugu, Ipar Irlandan ematen ari den "militarizazio berriaren" prozesuaren barruan kokatzen dugu. Argazkian, Kamaradak Gazte Internazionalisten Sareak gonbidaturik, urriaren 16an hitzaldia eman zuten Leioako campusean Euskal Herrira etorritako Ogra Shinn Fein-eko 15 bat brigadista irlandarrek.

Hala ere, beste faktore batzuk kontutan hartu behar dira gertakizun hauen inguruko hausnarketa sakon bat egiteko orduan.

Borroka armatu "berri" honen atzean estrategia eta taktika iraultzaile bat existitzen den jakitea gustatuko litzaiguke. Ez gara gu izango zein, herriei esateko, are gutxiago inposatzeko, zelako borroka-molde erabili behar dituzten. Irlandar herriaren gehiengoak aspaldi erabaki zuen bide politikotik ekitea eta beraien erabakia errespetatu beharren gaude.

Era berean, "baldintza objektiboak" deritzogun horren existentzia ere bada tartean. Irlandar gazteria prekarietate kapitalistara kondenatuta dago. Gazte sektorea, bereziki emakumeak eta immigranteak, bortizki kolpatzen duen krisi ekonomiko kapitalista baten jo puntuan dago. Borroka nazionala ere "geldia" aurkitzen dugu, gobernu britainiarraren borondate eskasaren ondorioz. Hau dela eta, ez gara gu izango zein, gazte irlandarrei borrokatu ez dezaten esateko eta are gutxiago zelan borrokatu behar duten esateko. Bake prozesuaren "aurrerapauso motelaren" baldintza objektibo hauek eta irlandar gazteek pairatzen dituzten bizi-baldintza prekarioak, "krisi irlandar" honen arrazoietariko batzuk dira.

Zilegi ote da, baldintza hauetan, britainiar erasoen aurkako altxamendu errepublikano bat? 1972. urtean ere antzerako egoera bat eman zen, istorioa behin eta berriz errepikatzen da. Ez dugu ahaztu behar behin-behineko IRA edo IRA Probisionala IRA ofizialaren eraginkortasun ezaren ondorio dela.

Irlandan dagoen irtenbide bakarra, irlandar herriaren eskubidean eta autodeterminazioan oinarritutako bakea sendotzea da. Britainiar gobernuari Ulsterren burutzen dituen erasoen amaiera, desmilitarizazioa eta okupazioaren amaiera exijitzen diogu. Soilik baldintza hauetan erabaki dezake irlandar herriak bere etorkizuna.

Tiocfaidh Ar Lá!
Gora irlandar herria!

Kamaradak Gazte Internazionalisten Sareak Ipar Irlandako egoeraren inguruan egiten duen hausnarketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun