![](http://farm4.static.flickr.com/3021/2645439741_facc0e4e2e_m.jpg)
Itsas bazterrak garbitzeko "Ozeano Ekimenak" izenpean
Surfrider Foundation-ek Europako kostaldean burutzen duen garbiketa egunarekin bat eginez, Plentzian ere larunbat eta iganderako jarri dute horretarako hitzordua. Antolatzaileek adierazi dutenez, herritar guztiei zabalik dagoen ekimena da, gure itsas-bazter, aintzira eta erreketatik hondakinak jasotzeko asmoz. "Asko dira neguan gure hondartza, ibai eta lakuetan pilatzen diten hondarrak. Izan ere, udan baino ez dira batzen horiek. Gauzak horrela, udaberriko lehenengo asteburua garai egokia da jendartea gure kostalde eta erreken kutsaduraz ohartarazteko", azaldu dutenez. Plentzian ez ezik, Sopelan eta Barrikan ere garbituko dituzte hondartzak, Surfrider fundazioak aipatu duenez. Argazkian, Getxo Surf Taldeko lagunek iaz Barinatxe hondartzan egindako garbiketa.