Bihar eta etzi, martxoak 21 eta 22,
Animabasauri-Animabasque 2009 (Basauriko Nazioarteko Animazio-Zinemaldia) dela eta, zenbait proiekzio izango dira Areetan, lehenengo aldiz. Japoniako bost animazio film eskainiko dira asteburuan, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrerek 2 euroko prezioa izango dute saioko. Larunbatean, zine zaleek "X, la pelicula", etorkizuneko animazio filmaz gozatu ahal izango dute, 20:00etatik aurrera. Rin Taro artista ospetsuak zuzendu du luzemetraia, "Captain Herlock" eta "Metropolis" lan ezagunen sortzailea, hain zuzen ere. 22:00etan "Ghost in the Shell 2" proiektatuko da, Mamoru Oshii zuzendariaren zientzia-fikzio filma, hain zuzen ere. Igandean, proiekzioak eguerdiko 12:00etan hasiko dira "La princesa Mononoke" film ezagunaren eskutik. 17:00etan "El castillo ambulante" proiektatuko da. Bi filmak Hayao Miyazaki zuzendutakoak dira, gaur egun nazioartean zuzendari ospetsuenetariko bat dena eta hainbat luzemetrai eta telesail zuzendu dituena. Azkenik, 20:00etan eskainiko da azken filma: "Evangelion 1.0". hain zuzen ere. Aipatutako proiekzioez gain, 23an eta 24an goizeko proiekzioak egongo dira Getxoko ikastetxeentzako ikasleentzat. Argazkian, proiekzioak iragartzeko kartela.