Orain dela bi aste A gripearen beste kasu bat jazo zen Urdaibaiko udalekuetan. Bertako begirale bat gaixotu zen eta Galdakaoko ospitalera eraman zutenean kutsatuta zegoela konturatu ziren. Uribe Kostakoetan ez bezala, udaleku horietako beste inor ez zen kutsatu. Pasa den ekainaren 27an 29 urteko begirale madrildarrari sendagiria eman zioten. Hango udalekuetan 6 eta 16 urte bitarteko 40 ume zeuden eta bukatu arte egin zituzten udalekuak.
Osasun Sailak emandako aholkuak:
A zein beste edozein gripearen aurkako neurriak erabiltzea aholkatu du Eusko jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak:
1.- Sukarra eta ondoeza orokorra izatekotan, etxean gelditu beharra dago, gaixotasuna gainditzeko eta lanean zein eskolan beste pertsona batzuk ez kutsatzeko lagungarria izango baita.
2.- Buruko mina edota sukarrerako analgesiko eta antitermikoak har daitezke.
3.- Inoiz ez da antibiotikorik hartu behar norberaren kontura. Soilik medikuak agindu eta dagokion errezeta eman badu.
4.- Gaixotasun kronikoren bat izatekotan, haurdun egotekotan, edo ume txikiak direnean medikuarengana jo beharra dago.
5.- Horrezaz gain, ohiko arau higienikoak erabili behar dira: erabilpen bakarreko zapiak erabili, ez kutsatzeko eskuak maiztasunez garbitzea, eztulka edo doministiku egitean sudurra eta ahoa estaltzea. Era berean, erretzea eta alkoholdun edariak hartzea ez da komenigarria.