Apirilaren 23an Kepa Saratxaga, Urtzi Paul, Zigor Goikoetxea eta Endika Lejarzegi gazte algortarrak epaituko dituzte BIlboko Buenos Aires kaleko Bizkaiko Lurraldeko Auzitegian, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. 2002an Getxo udalerrian ospatutako Ibilaldian, Bizkaiko ikastolen aldeko jaian, txosna bat desmuntatzera joan zirenean erresistentzia egin eta kalteak eragitea leporatzen die lauei Ertzaintzak. Epaiketa eguerdiko 12etan hasiko da, Bilboko Zigor Arloko 6. epaitegian. Aipatu behar da Goikoetxea eta Lejarzegi espetxean direla, beste auzi batzuengatik. Bestalde, astearte honetan, martxoak 24, "El estado penal y el negocio de las macrocarceles" izenburuko hitzaldia eskainiko du Cesar Manzanok, Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean, 19:30etik aurrera. Argazkian, hainbat ertzain manifestazio bat geldiarazten Algortan.