![](berrirudi/logo-adiera-zaitez-txiki.jpg)
Uda partean, asko izan dira UKBERRI.NETeko lantaldeko kideok egindako txosna orduak. Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital hau mantendu ahal izateko, Leioan, Sopelan, Larrabasterran, Algortan... ibili gara tragoak jartzen, baita bertoko txosna zein jai batzordeei laguntzen ere. Besteak beste, Maritxu Teilagorri (Leioa) eta Sopela eta Larrabasterrako txosna batzordeetako eta Algortako San Inazio jai batzordeko kidea da UKBERRI.NET. Bada, Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jaien ostean, merezitako opor egun batzuk hartzea erabaki genuen. Egun hauetan guztietan motelago ibiltzeagatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle fidel zareten guztioi. Bestalde, gogoratzen dizuegu komunikazio proiektu hau lagundu nahi baduzue, aukera daukazuela
bazkide eta laguntzaile egiteko. Azken horretarako prest bazaudete, bidaliguzue mezu bat posta elektroniko honetara:
ukberrinet[abildua]ukberri.net.