![](http://farm4.static.flickr.com/3266/2867008517_cfb8c0eace_m.jpg)
Atxilotu eta espetxeratu zituztenetik, kartzelan hamar urte igaroak dituzte jada Sopelako preso politiko bostak, tokiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Aitor Boresi dagokionez, hamaika urte dira, 1998ko martxoaren 9an atxilotu zutenetik. Egun Murtziako (Espainia) espetxean daukate, Sopelatik 831 kilometrotara. Urko Labeagak, berriz, iaz, maiatzaren 18an, bete zituen hamar urte kartzelan, orain Topasen (Salamanca) daukatela, bere herritik 415 kilometrotara. Olga Sanz eta Txabi Moreno preso sopeloztarrak
otsailaren 6an atera zituzten Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxetik, Picassent-era (Valentzia, Herrialde Katalanak) eramateko, Sopelatik 655 kilometrotara. Ekainaren 5ean hamaika urte egingo dituzte espetxean. Azkenik, joan zen martxoaren 5ean egin zituen hamar urte preso Sergio Polok. Orain A Coruña aldeko Curtis espetxean daukate, Sopelatik 533 kilometrotara. Gauzak horrela, martxoko azken ostiraleko deialdiarekin bat eginez, hilaren 27an udaletxe aurrean egingo dute kontzentrazioa, iluntzeko zortzietan. Argazkian, Carlos Garrido sopeloztarra irailaren 17an irten zen kartzelatik eta herrian harrera egin zioten.