Amets Ladislao eta Ibai Egurrola preso algortarrak eta Xabier Gutierrez "Guti" leioaztarra bihar askatuko dituzte, 18.000 euroko fidantza ordainduta, gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Askatu.org bitakoran jakinarazi duenez. Pasa den
abenduaren 8an atxilotu zituen Irunen Guardia Zibilak, Aitor Artetxe ustezko ETAko kideari ihes egiten lagundu izana egotzita. Operazio horretan Guardia Zibilak bi egun geroago atxilotutako Marimertxe Alcocer algortarrak eta Maribel Prieto berangoztarrak bezalaxe "bortizki torturatuak" izan zirela salatu zuten hirurek. Prietok ere 18.000 euroko fidantza ordaindu behar izan zuen eta otsailaren 20an askatu zuten. AAMk oraindik ez du zehaztu kartzelatik zein ordutan aterako diren, ezta lehen harreraren hitzordua ere. Argazkian, martxoaren 6an, Maribel Prietori Algortan egindako ongi etorri ekitaldia.