![](berrirudi/marije-fullaondo.jpg)
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Batasuna, EHAK eta EAE-ANV alderdi politikoetako 44 lagun auzipetu ditu gaur, ETAko kide direla leporatuta.
741 orrialdeko autoa (pdf) atera du Garzonek eta, haren ustez, Batasunak EHAK eta ANV "erabili" egin ditu, "ETAk diseinaturiko delitu ekinbidea segitzeko". Bukatu du, horrenbestez, Batasuneko Mahai Nazional "berriari" eta beste bi alderdiei buruzko ikerketa. Auzipetutako lagunen artean, apirilaren 16an zein 17an, kasu bietan arratsaldeko bostetan, deklaratu beharko du Garzonen aurrean egun Villabonako espetxe asturiarrean preso daukaten Batasuneko mahaikide Marije Fullaondo algortarra. Garzon epaileak berak
agindu zuen abenduaren 2007ko abenduaren 18an Algortan jaio eta Errigoitin bizi zen Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea espetxeratzea. Argazkian, Marije Fullaondo prentsaurreko batean, espetxeratu aurretik.