Software libre ikastaroa emango dute bihar Udondon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 24a, 15:15

Asteazken honetan, martxoak 25, GNU/Linux eta software librerako sarrera ikastaroa emango dute Leioako Udondo gaztetxean. Ordua 19:00etan jarri dute eta, besteak beste, sistema eragileak, formatu estandarrak eta programa askeak landuko dituzte bertan. Antolatzaileek adierazi dutenez, ekitaldia guztiz irekia da, "bertatik pasatu besterik ez duzu egin behar". Litekeena da joaten den jendearekin, "gutxienez gaztetxekoekin, lehen egiten zuten bezala software askea berriro erabili nahi baitute", tailer honen ondoren GNU/Linux instalazio jai bat antolatzea, gaineratu dutenez. Beraz, "software askea nola erabili ikasteko gogoekin bazabiltza, ez izan zalantzarik eta zatoz!". Argazkian, software librearen eguna Bilbon, irailaren 20an.

Egitaraua:

Martxoak 25, asteazkena.
19:00etan, Udondo gaztetxean.

Aurkezpena (20 minutu)
Programa askeen azalpenak (5-10 minutukoak):
- GNOME, ingurune grafikoa.
- Firefox, Interneten nabigatzeko.
- Pidgin, Jabber eta MSN bidez txateatzeko.
- OpenOffice Writer, testuak idazteko.
- GIMP eta InkScape, kartelak egiteko eta argazkiak editatzeko.
- Amarok eta VLC, musika eta bideoak entzun eta ikusteko.
- KDEnlive eta Audacity, bideoak editatzeko.
- k3b, CD eta DVDak grabatzeko.
- Synaptic, programak instalatzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun