Xabier Galdeano gogoratuko dute martxoko azken ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 24a, 15:28

Hilero bezala, etzidamurako, martxoaren azken ostiralerako, hainbat kontzentrazio deitu du Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak Euskal Herri osoan. Uribe Kostan eta Erandion bederatzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean; Urdulizen, BBVAren aurrean; eta Plentzian, zubiko "Pirulin". Hain zuzen ere, deialdi horrekin bat eginez, Algortako Telletxe plazan, Xabier Galdeano gogoan izango dute ostiral honetan, "GALen izenean Espainiako polizia indarrek Donibane Lohizunen hil eta 24 urtetara", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez iragarri duenez. Hain zuzen ere, astelehenean, hilak 30, izango dira urteak, erail zutenetik. Argazkian, iaz ere omenaldia egin zioten Xabier Galdeanori, martxoko azken ostiralean.

"Xabier gogoratzean burura etortzen zaigu Euskal Herriaren aurkako gerra, errepresioa, gerra zikina… Herri bat suntsitu nahi dutela. Euskal Herriak, ordea, zutik iraunen du, bere borrokari eutsi diotenen eskuetan. Xabierrek ere bizirik iraunen du, bere oroimenari eusten diotenen bihotzetan", adierazi du errepresioaren aurkako erakundeak. "Xabier Galdeano 1985ean hil zuten. Jon Anza 2009an", adierazi dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun