Surf argazkilaritza tailerra emango du Willy Uribek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 22a, 20:22

Willy Uribe Berangoko argazkilari ezagunak surf ikastaro pertsonalizatuak emango ditu lehenengo aldiz maiatza eta urria bitartean. Uribek, bere blogean iragarri duenez, gutxienez 36 orduko tailerrak emango dizkio, lau egunetan, ikasle bakoitzari. Tailerretan, 25 urteko esperientzia kontatzeaz gain, Uribek argazkilaritza saio praktikoak antolatuko ditu, estudioan, Uribe Kostako hondartzetan, lehorretik eta itsasotik, eta baita Lapurdi edo Kantabriako hondartzaren batean. Horretarako, olatuen gainetik zamalkatzeko Eneko eta Kepa Acero, Iker Fuentes, Jon Garai eta Pablo Solar surflarien laguntza izango du. Willyk argazkilaritza materiala, bere surf liburutegia eta autoa jarriko ditu ikastaroa errazteko. Gainera, ikasleek behin tailerra amaituta erreferentziako webgune bat izango dute, besteak beste, zalantzak kitatzeko. Ikastaroak 300 euroko prezioa du eta, behar izanez gero, hiru gauez lo egiteko aukera ere badago, Barrika Surf Camp-en 81 euroen truke. Argibide gehiagorako: unaimagenymilpalabras[abildua]gmail.com. Argazkian, Willy Uribe / cc-by-sa Willy Uribe - Opinion con valor.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun