Hilero bezala, martxoaren azken ostiralerako, hainbat kontzentrazio deitu du Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak Euskal Herri osoan. Uribe Kostan eta Erandion bederatzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Bulebarrean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean; Urdulizen, BBVAren aurrean; eta Plentzian, zubiko "Pirulin". Hain zuzen ere, deialdi horrekin bat eginez, Algortako Telletxe plazan, Xabier Galdeano gogoan izango dute ostiral honetan, "GALen izenean Espainiako polizia indarrek Donibane Lohizunen hil eta 25 urtetara", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez iragarri duenez. Hain zuzen ere, gaur zortzi, hilaren 30ean, izango dira urteak, erail zutenetik. Argazkian, urtero egiten diote omenaldia Xabier Galdeanori, martxoko azken ostiralean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!