![](http://farm4.static.flickr.com/3078/3153260716_2cfb4f1afa_m.jpg)
Gernika-Lumon emaztea hil egin zuen bart gizonezko batek, bere senarrak. Hala jakinarazi du Ertzaintzak. 44 urte zituen Maria Izaskun Jimenez hildako emakumeak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, emaztea labana batekin hil eta 19 urteko alaba larri zauritu zuen gizonezkoak. Etxe inguruan atxilotu zuten, labana zeramala. Aurten, Euskal Herrian ustez bikotekideak hil duen lehenengo emakumea izan da. Iaz 5.200 emakumek baino gehiagok salatu zituzten tratu txarrak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Haietatik sei hil egin zituzten bikotekideek. Emakumeen Mundu Martxako plataformak adostutako protokoloari jarraituz, albistea egunkarietan atera eta 48 ordutara egin ohi dira indarkeria matxistak eragindako hilketen kontrako kontzentrazioak. Beraz, baliteke Bilgune Feministak ostegun honetarako deitzea elkarretaratzea, 19:30ean, Algortako Telletxe plazan. Argazkian, Clara Rangelen erailketa salatzeko abenduaren 30ean Algortan egindako kontzentrazioa.