Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:
AAMtik pozez hartzen dugu zortzi euskal preso politiko hauen kaleratzea eta herritarrei dei egiten diegu kaleratu berriei egingo zaizkien harrera eta Ongi Etorrietan parte hartzeko. Una hauetan gogora ekarri nahi dugu oraindik orain espainiar estatuko espetxeetan ugari direla lan politikoa egin izanagatik preso dauden euskal herritarrak. Espainiar estatuan lan politikoa espetxearekin ordaindu daiteke, eta zortzi hauen kasua da horren adibide argiena. Hauteskundeetan parte hartu nahi izanagatik atxilotu, espetxeratu eta ehunaka kilometrotara sakabanatuak izan dituzte.
Besterik gabe, errepresioaren aurkako lanean jarraitzeko deia luzatzen diegu herritarrei.