Sopelako
Munarrikolanda mendi taldeak irteera antolatu du igande honetarako, martxoak 29, Kantabria aldeko Alto Campoo ingurura, bertan mendi txangoa egiteko. Ibilbidea Hoz de Abiada herrian hasiko da. Larre eta soroetan zehar doan bidetik gora 1.725 metrotako La Colladia gainera iritsiko dira. Bertatik ekingo zaio jardunaldiko igoera nagusiari, 2.060 metrotako Pico del Cordel delakoa. Autobusa goizeko 7etan abiatuko da, Sopelako San Pedro elizaren ondoan dagoen geralekutik. Algortatik hamar minutu beranduago igaroko da Getxo I Institutu ondoan dagoen Zubilletako autobus geltokitik. Salneurriari dagokionez, 13 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek eta 15 euro bazkide ez direnek. Horrenbestez, interesatuta daudenek xehetasun eta baldintza guztiak 696 731 662 telefono zenbakira deituz galdetu ahal izango dute. Taldearen egoitzak honako helbidea du: Trokabide, 1. Izen-emateak ostegunean egin daitezke 20:00etatik 21:30era. Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek Autzara (Nafarroa) egindako irteera.