![](http://farm4.static.flickr.com/3647/3335777690_54d1fc4d3b_m.jpg)
Amets Ladislao eta Ibai Egurrola preso algortarrak eta Xabier Gutierrez "Guti" leioaztarra gaur askatu dituzte, 18.000 euroko fidantza ordainduta. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran emandako azken informazioaren arabera, Ladislao arratsaldeko seietan irten da kalera, Egurrola 18:30ean eta Gutierrezek 19:30ean sinatu du kalera ateratzeko agindua eta 20:30ak inguruan kaleratu da. "Horretara, Ibai 23:00ak aldera iritsiko da Algortara. Amets 04:00ak inguruan eta Guti 12:00ak aldera iritsiko da Leioara", Etengaberen arabera. Uribe Kostako hiru lagunak pasa den
abenduaren 8an atxilotu zituen Irunen Guardia Zibilak, Aitor Artetxe ustezko ETAko kideari ihes egiten lagundu izana egotzita. Operazio horretan Guardia Zibilak bi egun geroago atxilotutako Marimertxe Alcocer algortarrak eta Maribel Prieto berangoztarrak bezalaxe "bortizki torturatuak" izan zirela salatu zuten hirurek. Prietok ere 18.000 euroko fidantza ordaindu behar izan zuen eta otsailaren 20an askatu zuten. Argazkian, martxoaren 6an, Maribel Prietori Algortan egindako ongi etorri ekitaldia.