![](http://farm4.static.flickr.com/3478/3220354893_b30bd9a74f_m.jpg)
Goizeko 10etan etxekoek 6.000 euroko fidantza ordaindu eta eguerdiko ordu bietan irten da Kordobako espetxetik Eli Zubiaga algortarra. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez, "orain Algortarako bidean dago Eli, eta 23:00ak aldera iritsiko dela espero da". Iker Rodrigo erandioztarra ere etxerako bidean ei dago, Toledo aldeko Ocaña II espetxea utzi eta gero.
Koska irratiko "Ukberri" magazinak zabaldu duenez, dagoeneko zabaldu dituzte Lutxanan jaio eta Itzubaltzeta / Romon bizi den lagunari lehenengo harrera egiteko hitzorduak: batetik, 18:00etan, Altzagan; eta bestetik, 19:30ean, Itzubaltzetako Branka herriko tabernaren aurrean. Bitartean,
Bilboko Branka webguneak jakinarazi duenez, iluntzeko zortzietan eskainiko diote lehenengo harrera Arantza Urkaregi EHUko irakasleari, Zazpi Kaleetan. Argazkian, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo eta gainontzeko sei lagunen askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa Algortan.