![](http://farm4.static.flickr.com/3568/3387928808_3f38062970_m.jpg)
Gaur Tuteratik abiatuko den
Korrika 16 apirilaren 3an, ostiralarekin, helduko da Getxo udalerrira -Berangotik etorri eta Salsidu kaletik sartuko da Algortara-, 16:10ak aldera. Hori dela eta, arratsalde horretan jaia egingo dute Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan, AEKk, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa igaro ostean. Besteak beste, umeentzako euskaraokea izango da bertan, 18:00etatik aurrera, Txatxilipurdi taldearen eskutik. Ordu eta erdi beranduago, berriz, Tor magoak eskainiko du ikuskizuna. Eta 20:30etik aurrera, Lisker taldeak girotutako dantzaldia egingo dute. Bestalde, Korrika kulturala dela eta, udalerrian antolatutako ekitaldiei dagokienez, ostegunean, apirilak 2, "Hudaltzainak" ikuskizuna izango da Algortako The Piper´s taberna irlandarrean, 20:00etan. Ekitaldiotarako 6.000 euroko diru laguntza eman du
Getxoko Udalak. Argazkian, Asier Hormaza bera The Piper's-en ikusgai egongo den "Looking for Mister X" film laburrean.