Ostiral honetarako, martxoak 27, Betiko ikastolan antolatutako afarian izenemateko betarik ez dago jada. Hala ere, kanpoan gelditu direnek aurretik antolatu duten kanta poteoan edukiko dute
Korrika 16 euskararen aldeko lasterketaren hasiera ospatzeko aukera. Horretarako hitzordua 19:00etan jarri dute, Leioako Xcaret tabernan.
Bentazaharreko mutiko alaiak izango du ekitaldia girotzeko ardura. Besteak beste, Txakurzulo Gazte Asanbladak, Berbalamiñe euskara taldeak, AEKk, Lamiako Maskaradak, Txomin Aresti ikastetxeko gurasoen elkarteak, Kafe Huts emakumeen taldeak, San Bartolome eta Lamiakoko jai batzordeek, Maritxu Teilagorri txosna batzordeak, Txikia eta Gure Ohiturak dantza taldeek eta udal euskaltegiak antolatu dituzte biharko ospakizunak. Argazkian, leioaztarrak kantu kantari Bebalamiñek antolatutako bertso afari batean.