Guztira 30 gizonek baino gehiagok, horien artean kargu politikoak, udal langileak eta jubilatuak, parte hartu zuten atzo arratsaldean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako I. Topaketan. Ekitaldia 18:00etatik 21:00etara egin zen Mendibile jauregian eta, lunchaz gozatzeaz gain, gai horren inguruko iritziak elkartrukatzeko aukera eduki zuten gizonezkoek. Horretaz gain, hainbat bideo proiektatu zituzten, era didaktikoan arazo larri honen berri emateko. “Berriketan Leioan” izeneko ekintza, genero indarkeriaren kontrako aurtengo kanpainaren barruan kokatuta dago eta "udalerriko gizonak parte hartzeko gune bat antolatzea du helburu, emakumeei eragindako indarkeriari buruzko hausnarketa egin dezaten", udal iturrien arabera. Argazkian, oraindik orain gutxi dira emakumeenganako indarkeria salatzeko ekimenetara joaten diren gizonak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!