Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute larunbatean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 26a, 19:48

Izatez, maiatzaren 27an ospatzen da Antzerkiaren Nazioarteko Eguna. Hala ere, Barrikako Kultur Etxeak larunbaterako antolatu du ekitaldia. Gauzak horrela, eguerdiko 12etatik aurrera, “Birusak erasoan” antzezlana eskainiko du Toni La Salek, udaletxean. Ikuskizun hori familia osoari zuzendua dago eta aipatu aktoreak eta txotxongiloek parte hartzen dute. “Birusak erasoan” lanaren iraupena 45 minutukoa da eta, denbora horretan, birusak zer diren azaltzen ahalegintzen da La Sal: nondik datozen, nola bizi diren edota zergatik diren horren txikiak. Bitartean, alde batetik bestera ibiltzen da taula gainean aktorea, garbiketarako orga batez birusak garbitzen. "Ez da ohiko antzezlana, ezta umorezko bakarrizketa edo txotxongiloen ohiko obra ere. Antzezlana ikustera doazen pertsonek bere garapenean parte hartuko dute", tokiko kultur iturriek aipatu dutenez. Argazkian, antzezlana iragartzeko kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun