Asteburu honetan egingo dute Merkaleioa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 26a, 19:59
Orain hiru asteburu, eguraldi txarragatik atzeratu egin behar izan ostean, bihartik igandera bitartean egingo dute Merkaleioa azokaren zazpigarren edizioa. Leioako Merkatarien Elkarteak antolatuta, 20 saltoki inguruk izango dute lekua Boulebardean. Ostiral eta larunbatean ordutegia goiz zein arratsaldeko izango da, 10:00etatik 20:00etara. Igandean, ordea, azoka goizez baino ez dute zabalduko. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurtengo edizioa berrikuntzez beterik dator eta hauetariko garrantzitsuena produktuen eskaintza zabala da. Besteak beste, poltsak, arropa, oinetakoak, aromaterapia, kirol produktuak eta eskolara bueltatzeko ezinbesteko materiala izango dituzte erosgarri bisitariek. Argazkian, iazko azokako irudi bat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun