Urdulizko
Basartena tabernak bigarren urtez antolatu du film laburren lehiaketa. Lanak apirilaren 30era bitartean entregatu beharko dira. Aipatu Elortza kaleko 19. zenbakiko ostalaritza establezimenduan proeiktatuko dituzte maiatzeko ostegun guztietan. Finalerako aukeratutako hamabi film laburrak, berriz, Urdulizko Kultur Etxean egongo dira ikusgai, ekainaren 26 eta 27an. Koldo Serra, Borja Crespo, Patxi Urkijo, Amaya Nerekan eta Aitor Elorriaga zinegileek aukeratuko dituzte horiek. Aipatu azken egun horretan jakinaraziko dituzte irabazleen izenak. Sariei dagokienez, fikziozko lanik onenak 600 euro eta garaikurra jasoko ditu, animaziokoak 400 euro eta garaikurra eta zine eskoletako lanik onenak 200 euro eta garaikurra. Lehiaketaren oinarriak
www.basartena.com webgunean daude ikusgai. Argazkian, Urdulizko Basartena taberna.