Getxoko Udaltzaingoak bi gizonezko atzeman ditu, iruzurra egiteko asmoz, Getxoko Udalaren izenean elkartasun ekimenentzat etxeetan dirua eskatzen ibili diren gaizkileak direlakoan. Hala ere, bi horiek Espainiako Poliziaren esku jarri dituzte, "Estatuan legez kanpo egotea leporatuta, kanporatuak izateko agindua dagoelako", tokiko iturriek adierazi dutenez. Martxoaren hasieran, Udalak herritarrak ohartarazi zituen pertsona batzuk etxez etxe diru eske ari zirelako, ustezko ongintzako helburuak aurrera eraman ahal izateko. Iruzurgileekin erne egoteko eskatu eta Getxoko Udalak horrelako bilketa kanpaina egiteko baimenik ez duela eman argi utzi zuten tokiko agintariek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!