Cesare Pavese gogoratuko dute gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 27a, 15:00

Cesare Pavese poeta eta eleberrigile ospetsuaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, Getxoko udal liburutegiek olerki eta musika errezitaldia antolatu dute gaurko, martxoak 27. Orphenica Lyra taldeak egile italiarraren lan ezagunetariko batzuk errezitatuko ditu, piano musikaren laguntzaz. Saioa Algortako kultur etxean (Villamonte, A-8) izango da, 19:00etan, eta sarrera, doakoa. Orphenica Lyra honako helburu honekin sortu zen: poesia zabaltzea murritza bezain interesatua den publikoaren artean. Talde honen errezitaldien ezaugarririk garrantzitsuena zuzeneko musika da. Honek sostengu ezin hobea ematen dio poesiari, gune poetikoa eta gogoetatsua lortze aldera. Taldekideek jarduera zabala dute, ez bakarrik poesian; baita antzerkian, zinean eta musikan ere. Argazkian, Cesare Pavese.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun