“Getxoko leku izenak” toponimia liburuan egongo dira oinarrituta ibilaldiak eta gidariak azalpenak euskaraz emango ditu, beti ere taldeen arabera moldatuta. Lehenengo saioa gaur bertan izango da, 18:00etatik aurrera, Bolua, Neguri eta Ereaga zeharkatuz. Hurrengoa, apirilaren 1ean egingo dute, Algortako Portu Zaharrean hasita, XX. mendeko euskararen ibilbidea osatzeko asmoz. Apirilaren 7an, Bolua, Santa Koloma, Bolua berriro eta Aiboa izango da ibilbidea; apirilaren 21ean, Telletxe, Ereaga, Arrigunaga, Aixerrota eta Bidezabal; apirilaren 30ean, Bidezabal, San Inazio eta Neguri.
Maiatza eta ekaina
Maiatzaren 5ean berriro egingo dute XX. mendeko euskararen ibilbidea, Algortako Portu Zaharrean hasita. Maiatzaren 13an, berriz, Santa Ana, Romo, Neguri eta Aiboa bisitatuko dituzte; maiatzaren 21ean, Getxo, Sakuskune eta Diliz; maiatzaren 29an, Getxo, Diliz eta Galea; ekainaren 1ean, Bizkaiko Zubia, Zugatzarte, Ereaga eta Igeretxe; ekainaren 9an, Bolua, Neguri eta Ereaga; eta ekainaren 17an, Telletxe, Ereaga, Arrigunaga, Aixerrota eta Bidezabal. Lehenengoa izan ezik, gainontzeko guztiak 19:00etan hasiko dira. Bestalde, bisitariek ateratako argazkiekin erakusketa egiteko asmoa dago.