Baina, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak eta BBKk antolatutako sariketa irabazi ala ez, ALBEkoek argi daukate txapela edo finalera heldu izana ospatuko dutela. Horretarako, gainera, abagune polita izango dute gaur gaueko 9etan Algortako San Nikolas plaza ondoko txinatar jatetxean, Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatutako "beltso afalian". Bertan, Xabi-Ling Payatung-ek eta Jong Maia-Shé-k (Xabi Paya eta Jon Maia) abestuko dute.
Hiru bertso afari udalerrian
Baina, bertan tokirik lortzen ez duenak ez du zertan afari legea urratu behar izango, ezta bertso dosiari muzin egin beharko. Izan ere, beste bi bertso afari izango dira iluntzean Getxo udalerrian. Bata, Getxoko Txorimalo gaztetxean egingo dute 21:00etan, "goi mailako bertsolariekin" bertako kideen esanetan; bestea, ordu erdi beranduago, 21:30ean, izango da Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean, Iratxe Ibarra eta Ibon Ajuriarekin. Biak Amaiur eta Garazi batuko dituen Gazte Martxaren aurkezpen ekitaldien baitan burutuko dira.
Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketen 17. edizioa nork irabaziko duen gaur arratsaldeko 7etatik aurrera argituko da, Bilboko Kafe Antzokian jokatuko den finalaren baitan. Bertan Ipar Uribe eskualde handiaren izenpean lehiatuko dira Uribe Kostako bertsolariak. Areriotzat Lea Artibai eskualdeko bertsolari gazteak izango dituzte. Lea Artibaik bost aldiz nagusitu da BBK Sariketan. Ipar Uribek, berriz, aurten berdin dezake marka, aurretik lau txapela eskuratuta. Baina, Itsaso Payak eta Maialen Markaidak gaur atseden hartuko dutela, Peio Arondo, Inazio Vidal eta Imanol Uriak (18 urte bitartekoen multzoan) eta Arrate Illaro, Peru Vidal zein Jone Uriak (19 eta 24 urte bitartekoen artean) osatuko dituzten bi hirukoteek aurkariak ezezik aurrekariak ere gainditu beharko dituzte. Izan ere, bi eskualdeek behin baino ez dira finalean lehiatu eta Lea Artibaikoak nagusitu ziren orduan, 2001ean. Gainera, hori izan zen orain arte lortu duten azken txapela. Halere, Lea Artibaiko bertsolaria den