Izaskun Jimenezen erailketa salatu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 27a, 20:55

Emakumeen Mundu Martxako Plataformak egindako deialdiarekin bat eginez, hainbat herritar batu da gaur iluntzean, Algortako Telletxe plazan, Izaskun Jimenezen erailketa salatzeko. Ustez bere senarrak erail zuen Gernika-Lumon astelehen gauean 44 urteko emakumea. Gizonak ere zauritu ei zuen labanaz 19 urteko alaba. Neskaren egoera onera egin duela jakinarazi dute. Gertakariak baieztatzen badira, aurten Euskal Herrian bikotekideak hil duen lehenengo emakumea litzateke. Iaz 5.200 emakumek baino gehiagok salatu zituzten tratu txarrak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Haietatik sei hil egin zituzten bikotekideek. Bitartean, azarotik desagertuta jarraitzen du Maria Puy Perez Lizarrako bizilagunak. Argazkian, gaurko elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun