Urko Labeaga Villabonara eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 30a, 18:48

Euskal Herriko beste txoko askotan bezala, Sopelan ere euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuten, martxoaren 27an, azken ostiraleko deialdiarekin bat eginez. Antolatzaileen arabera, 40 lagun inguru batu zen 20:00etatik aurrera, ordu erdiz, udaletxeko plazan. Oraingoan, Aitor Bores, Urko Labeaga, Olga Sanz, Txabi Moreno eta Sergio Polo preso politiko sopeloztarrek espetxean hamar urte beteak dituztela salatu zuten. Bitartean, ostiralean bertan jakinarazi zuen Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Etengabe bitakoraren bitartez, Urko Labeaga joan zen astean eraman zutela Topasetik (Salamanca, Espainia) Asturias aldeko Villabonako espetxera, Sopelatik 300 bat kilometrotara. Argazkian, kontzentrazioari bukaera emateko puxikak askatu zituzten, horietan presoen argazkiak zeudela / Sopelako AAM.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun