Olga Sanz eta Txabi Morenoren lagunak "jazarri" ditu Guardia Zibilak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 30a, 19:56

Olga Sanz eta Txabi Moreno Sopelako preso politikoen herrikideek salatu dutenez, Picassent-eko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxera bisitan joan zitzaizkien bi gazte "jazarri" zituen Guardia Zibilak. Azaldu dutenez, "Bilbotik autobusa hartu ostiral arratsaldean, eta Valentziako geltokira heltzean, bertan zain zituzten patrolak. 15 minutuz edo galdeketa zorrotza eta irainak egin zizkieten". Olga Sanz eta Txabi Moreno preso sopeloztarrak otsailaren 6an atera zituzten Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxetik, Picassent-era eramateko, Sopelatik 655 kilometrotara. Argazkian, presoen aldeko manifestazioa eskualdean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun