Getxoko udaltzainek 23 urteko J.E.R. gazte getxoztarra atxilotu zuten atzo, martxoak 29, Itzubaltzeta / Romon, indarkeria matxista delitua egotzita. Udal iturriek adierazi dutenez, atxiloketa herritar batzuen dei telefonikoei esker egin zen, horiek ikusi baitzuten nola gizonezko batek berarekin zihoan andre bati mehatxuak egiten zizkion labana batez. Biak edanda ei zeuden. Lekuko bat bere autoan ustezko erasotzailearen atzetik joan zen eta udaltzainekin telefonoz hitz egiten jarraitu zuen agenteak heldu arte. Atxilotua epailaren aurrera eraman dute, baina erasotako emakumeak ez du beraren kontra salaketarik jarri nahi izan. Bitartean,
sexu erasoei arbuioa adierazi die berriro Getxoko Udalak. Argazkian, uztailaren 11n, Nagore Laffage gazte irundarraren erailketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten Algortako Telletxe plazan, Bilgune Feministak deituta.