Ertzaintzak 32 eta 35 urteko bi gizonezko atxilotu zituen atzo, igandea, udalerri horretako pub batean lapurtzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, lokaleko langile batek ohartarazi zuenez, lau lagun itxiera orduan sartu ziren eta, edari bat hartu ostean, horietako hiruk alde egin zuten. Pubeko arduradunak beste gizonezkoa lokaleko tokiren batean ezkutatuta zegoela iritzita, Ertzaintza ohartarazi zuen. Bestalde, Sopelan beste bi pertsona atxilotu zituzten atzo goizaldean, kafetegi batean lapurtzea egotzita. Polizia iturrien arabera, pertsiana indarrez zabaldu eta leiho bateko kristala hautsi zuten 30 eta 42 urteko bi gizonezkok, jabeak lokalean utzitako dirua eta txanpon-makina bat osteko. Ustezko lapurrek lokaletik ihes egin zutenean, zenbait lekukok Ertzaintza ohartarazi zuten. Herritar horiek ustezko lapurrei buruz eskainitako ezaugarri fisikoen deskribapenari esker atxilotu ei zituzten gizonezkoak, atari batean ezkutatuta zeudela.