Etxebizitza eskubidearen aldeko ekimena egin dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 30a, 22:15

Algortako Gazte Asanbladak udalerriko etxebizitza hutsen kopurua eta Lurralde Zati Planak (LZP) "ekarriko dituen ondorioak" salatu ditu. Horretarako, Sarrikobaso kaleko etxe huts baten fatxadan mural handi bat margotu dute, jabearen baimenarekin, etxebizitza eskubidea aldarrikatuz eta LZPren aurkako jarrera adieraziz. "Larunbat goizean esnatu gara Algortako gazteak eta aspalditik jasaten ari garen etxebizitzaren eta PTParen zapalkuntzak desegin nahi izan ditugu kalera ateraz eta gure eskubideak aldarrikatuz. Era honetan gure etxebizitza eskubidea aldarrikatu dugu eta era berean PTParen aurkako gure jarrera ikustera eman dugu", adierazi dutenez. Argazkian, AGAk egindako pintaketa / Gaztesarea. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun