"Gara" egunkariko edizio digitalak zabaldutakoaren arabera, Mari Mertxe Alcocer preso politikoa Soto del Real (Madril, Espainia) espetxetik irten da gaur gauean, 18.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Algortako emakumea pasa den
abenduaren 10ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Itzubaltzeta / Romon, Aitor Artetxe ustezko ETAko kidea ezkutatu izana leporatuta. Operazio horren barruan, Amets Ladislao eta Ibai Egurrola algortarrak, Xabier Gutierrez "Guti" leioaztarra eta Maribel Prieto berangoztarra ere atxilotu zituzten. Lau horiek ere kalean daude jada, beste horrenbesteko fidantza ordaindu ostean. Guardia Zibilaren eskuetan egon zirenean "bortizki torturatuak" izan zirela salatu zuten guztiek. Argazkian, Xabier Gutierrez bezala, martxoaren 25ean, goizaldean, heldu ziren etxera Ibai Egurrola eta Amets Ladislao /
Etengabe.