Dagoeneko San Juanak antolatzen hasteko ordua heldu zaie Barrikan. Hori dela eta, jai batzordean parte hartzera deitu ditu herritarrak eta elkarteak Udalak. Lehenengo bilera, ostegun honetan, apirilak 2, egingo dute, arratsaldeko zazpietatik aurrera, udaletxeko batzar aretoan. Tokiko iturriek adierazi dutenez, "denon partaidetza hainbat eta handiagoa izan, orduan eta arrakasta lortzeko aukera gehiago izango dugu ekitaldi ezberdinak programatzeko orduan". Bestalde, gogoratu dute, erabakiak lehenengo egunetik bertatik hartzen hasiko direla. "Beraz, interesa edo ideia berririk izanez gero, eta edozein arrazoirengatik etortzerik ez baduzu, deitu ezazu udaletxera eta eman zure izena hurrengo batzarretara joan ahal izateko", zehaztu dutenez. Bitartean, apirilaren 8ra arte egongo da
Barrikako San Juan jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko aukera. Argazkian, otsailaren 3an San Blas eguna ospatu zuten barrikoztarrek.