Emakume Gazteen Asanbladak deituta, 30 lagun inguruk egin dute elkarretaratzea, gaur, Leioa eta Erandioko campusean, Milagros Salazarren heriotza gaitzesteko. Andra hilaren 23an hil zen. Hainbat iturriren arabera, gaur egun Gasteizen bizi zen 44 urteko emakumea, gizarte zerbitzuen pisu batean, bere hiru semeekin. Salazarren senarrak bi egun lehenago topatu zituen, eta laurak jipoitu zituen. Salazar jipoia jaso eta bi egunera hil zen, Txagorritxu ospitalean, Gara egunkariak azaldu zuenez. Emakumeak gaixotasun larria pairatzen zuen, eta ospitalean artatu zuten sendagileek ezin izan zuten zehaztu heriotza jipoiaren edo gaixotasunaren ondorioz gertatu zen. Gertaera horren aurretik, Arabako Aldundia hiru adingabeen zaintzaz arduratu zen. Emakumeen Mundu Martxako Plataformak Salazarren heriotza "emakumeon kontrako indarkeria" gisa hartu, eta kasu horietan ohikoa den protokoloa hasi zuen. Argazkian, Leioako campusean egindako elkarretaratzea /
Gaztesarea.