"Itsasoaren alaba" dokumentala proiektatuko dute gaur Udondon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 2a, 17:14

Sare Antifaxistak "Itsasoaren alaba" dokumentalaren proiekzioa eta haren inguruko hitzaldia antolatu ditu gaur arratsalderako Leioako Udondo gaztetxean. Bertan izango dira, besteak beste, Haizea Goikoetxea dokumentalaren protagonista, Josu Martinez filmaren idazle eta zuzendaria eta GITE-IPESeko Txema Uriarte. Julio Araluze algortarraren omenez, urte beteko beka sortzea erabaki zuen Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak eta horren emaitza da "Itsasoaren alaba". Gaurko saioa 19:30ean hasiko da. Dokumentalaren nondik norakoei dagokienez, Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei urte dauzka. Ipar Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da eta urte bi bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, "Txapela" hil zuen: bere aita. Urte guzti hauetan Haizerentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiaz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz. Argazkian, dokumentalaren kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun