Larunbatean egingo diote ongi etorri ekitaldia Iker Rodrigori

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 1a, 19:24

Larunbat honetan, apirilak 4, egingo zaio ongi etorri ekitaldia Iker Rodrigo preso ohi lutxanarrari. Gauzak horrela, eguerdiko ordu batetan ekitaldi politikoa izango da Erandioko udaletxeko plazan, Altzagan. Ordu eta erdi beranduago, berriz, bazkaria egingo dute. Azken horretarako txartelak ohiko lekuetan daude salgai, Erandion zein Astrabuduan. Iker Rodrigo urtarrilaren 23an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, D3Mren aurkako operazioan. Egun horretan, Eli Zubiaga algortarra, Arantza Urkaregi Leioa eta Erandioko campuseko irakaslea eta beste bost lagun atzeman zituen Poliziak. Zortziak joan den astean atera ziren kartzelatik. Argazkian, Iker Rodrigo asteazkenean Erandioko Hegoalde herriko tabernatik argazkia kentzen. Lutxanarra izan arren, Itzubaltzetan bizi da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun