Korrika amaierako festara joateko autobusa jarri dute Uribe Kosta eta Erandion

Igandean amaiera izugarria egingo du Gasteizen Korrikak. Aurtengo abestia egin duen Betagarri taldeak ere joko du bertan. Gauzak horrela, hara joateko autobusa antolatu du Uribe Kostako AEKk. Garraioa Gorlizko Mota gurutzagunetik abiatuko da goizeko bederatziak eta laurdenean; eta ondoko geldialdiak egingo ditu: 9:25ean, Plentziako Charterren; 9:35ean, Sopelako eliza aurrean; 9:45ean, Berangoko kultur etxean; 9:55ean, Algortako Txikia plazan; 10:05ean, Itzubaltzeta / Romoko San Jose eliza ondoan; 10:15ean, Leioako Itxasbiden; eta azkenik, Erandion, 10:25ean, Altzagako gasolinoan. Bueltako bidaia 19:30ean egingo dute Gasteiztik. Horrenbestez, ondoko telefono zenbakietara deituta, 946 773 646, 944 304 734 edota 944 646 063, egin daiteke izenematea. Autobuserako txartela 8 eurotan egongo da. Argazkian, eskola umeak Korrika Txikira joaten Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun