Leioako ongi etorri mezua:
Aurreko urtarrilaren 23an Arantza eta beste zazpi euskal herritar atxilotu zintuzteten hauteskunde antidemokratiko batzuetan parte hartu nahi izateagatik.
Argi geratu da Espainiar Estatuaren helburua zein izan den atxiloketa hauek burutzekoan: beste behin ere Euskal Herriaren hitza zapaltzea eta independentismoa klandestinitatera kondenatzen saiatzea. Baina argi geratu da baita ere hauteskundeetan edozein ilegalizazio, errepresio eta kriminalizaziorekin ez gaituztela gelditu. Herri oso bat isilaraztea ez zaie hain erraza izango eta aurrean edukiko gaituzte errepresioaren gainetik borrokatzeko prest.
Ezin dugu ahaztu duela hilabete batzuk zuk pairatutako egoera jasangaitz berdina jasan behar izan dutela Hernaniko zortzi gaztek astearte honetan. Momentu honetan torturatuak izateko arrisku bizian daude eta horren adierazle da, haietako bat ospitalera eraman behar izan dutela.
Honetaz gain, azpimarratu nahi dugu UPVn errepresio bortitzak ez duela etenik eta ekimen batzuen ondorioz, unibertsitate antidemokratiko honetan 80 identifikatu, 48 auziperatu, 5 atxilotu eta hainbat ikasle zaurituak suertatu direla. Sei epaiketa desberdin edukiko ditu ikasle mugimenduak eta hau ere UPVk aurrera eramaten duen errepresioaren isla da.
Arantza, jaso ezazu Leioako ikasle, irakasle eta langileen partez ongi etorri bero bat, zu berriro gure artean egotea poztasun bat delako; baina ezin ditugu ahaztu oraindik barruan dauden beste irakasle batzuk, Karmelo eta Zalakain. Txalo bero bat UPVko ikasleriaren partez.
Ongi etorri Arantza!