Ostiral honetan, apirilak 3, Jose Antonio Urdiain tenorrak kontzertu sakroa eskainiko du Algortako Trinitarioen elizan, arratsaldeko 8:15ean, Pedro Guallar organo-joleak lagunduta. Saioan, artista bilbotarrak honako musikagile hauen piezak abestuko ditu: Händel, Bach, Mascagni eta Bizet, besteak beste. Kontzerturako sarrera doakoa da. La Salle ikastetxeko haur abesbatzaren baitan hasi zen Jose Antonio Urdiainen musika zaletasuna. Musika ikasketak Bilbon egin eta gero, baritono jarduera hasi zuen eta, horren ondoren, bere prestakuntza osatu zuen New Yorken eta Berlinen. Artista bizkaitarra Bartzelonako, Madrileko eta Bilboko opera denboraldietan aritu da eta beste herri batzuetan antzeztutako lanetan abestu du, esaterako, Parisen, Berlinen, Hegoafrikan, Kuban eta Estatu Batuetan. Halaber, zenbait disko grabatu ditu Bilboko eta Euskadiko orkestra sinfonikoekin eta Juan Crisostomo de Arriaga eta Espainiako telebista publikoaren orkestrekin. Azken horrekin "Zortziko" izeneko diskoa grabatu zuen Bilboko Hiriaren 700. urteurrena ospatzeko. Argazkian, musika emanaldia hartuko du Trinitarioen elizak /
Mi Getxo.