Martxoaren 14an, A Coruña aldeko Curtis-Teixeiro espetxera aldatu zuten Xabier Garcia Gaztelu "Txapote", bere bikotekide Irantzu Gallastegi berangoztarra eta Arane alabarekin egon ahal izateko. Galdakoztarra Pontevedrako A Lama kartzelan egon da ordura arte. Gallastegi eta bi urte inguruko umetxoa, berriz, martxoaren 10ean atera zuten Madril aldeko Soto del Realgo espetxetik, Galizia aldera eramateko, Berangotik 530 kilometrotara. Aldatu aurreko egunean bete zituen hamar urte espetxean Gallastegik. "El Faro de Vigo" egunkari galiziarraren arabera, berangoztarrak berak eskatu zuen Garcia Gaztelu kartxela berberera eramatea. Argazkian, Irantzu Gallastegi eta Xabier Garcia Gaztelu "Txapote" 2006ko ekainean egin zieten epaiketan / Etengabe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!