Iñigo Iturrate algortarra izango da Eusko Legebiltzarreko bigarren presidenteordea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 3a, 18:07

Eusko Jaurlaritzako bederatzigarren legegintzaldiari hasiera emateko inbestidura saioan Legebiltzarreko presidente berria hautatu dute: PPko Arantza Quiroga. 38 boto eskuratu ditu hautagai popularrak. EAJko Izaskun Bilbaok, aldiz, 36 boto eskuratu ditu, Aralar, EA eta Ezker Batukoak barne. UPDk boto zuria eman du. Gauzak horrela, lehen aldiz izango da PPko kide bat Eusko Legebiltzarreko presidente. "Egokitutako zeregina gogoz" beteko duela esan du Quirogak presidente berri moduan egin dituen lehen adierazpenetan, eta "denen presidente" izateko lan egingo duela. Legebiltzarreko presidente modura egindako lehen hitzak euskaraz egin ditu Quirogak. Uribe Kosta eskualdeak ere bere ordezkaria izango du Legebiltzarreko Mahaian: Iñigo Iturrate jelkide algortarra izendatu dute bigarren presidenteorde. Lehen aipatu biekin batera honako hauek izango dira: PSE-EEko Blanca Rocal presidenteordea eta Jesus Loza idazkari nagusia; eta EAJko Mikel Martinez, bigarren idazkaria bezala. Argazkian, Iñigo Iturrate, eskuman, EAJk Areetan emandako mitinean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun