Areetako gizon bat zen atzo kamioi batek hildako txirrindularia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 3a, 19:22

"Deia" egunkariak gaur zabaldu duenez, 63 urteko getxoztar gizona zen atzo kamioi batek Mungian harrapatu eta hil egin zen txirrindularia. Auzokideek, berriz, gehiago zehaztu dute gizonaren jatorria eta azaldu dutenez, Areetako Santana auzokoa zen. Istripua goizeko 11k aldera gertatu zen aipatu udalerria Gernikarekin lotzen duen BI-2121 errepidean, Aritz Bidera sartzeko bidegurutze parean. Ertzaintza ikerketa lanetan dabilen arren, antza, bi ibilgailuak Mungiara bidean zihoazela gertatu zen ezbeharra, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera. Kamioak txirrindularia harrapatu eta gizonaren gorpua horren azpian gelditu zen, bizikleta txikituta. Osasun zerbitzuak bertara joan zirenean, txirrindularia hilda zegoela baino ezin izan zuten baieztatu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun