Larunbat honetan, apirilak 4,
Izenik Ez Itzubaltzeta / Romoko musika talde beteranoak eta Algorta, Txoriherri eta Berrizko lagunek osatutako Alproja bandak kontzertua eskainiko dute Itzubaltzeta gaztetxean, lehenengoen 15+1. urteurrena dela ta. Arratsaldeko 8etatik aurrera bideoak egongo dira ikusgai. Kontzertua, berriz, 22:00ak aldera hasiko da. Ikasle eta langabetuak bi euro ordaindu beharko dituzte. Gainerakoek euro bat gehiago. Alproja taldeak erabateko lotura dauka Izenik Ezekoekin. Izan ere, itzubaltzetarrak 1993an sortu eta hurrengo urtean "Beti Galerna" maketa atera bazuten, Alprojaren oinordekoak izatea izan zuten abantaila. Izan ere, Alprojakoek 80eko hamarkadan bi erromeria taldetik sortu zuten eta makina bat kontzertu eman ostean 1993an utzi zioten jotzeari. Hori dela eta, talde berriari bateriaren pieza batzuk eta baxua ematea deliberatu zuten. Argazkian, Izenik Ez.