Aldi berean, Besarkadaren eta EAEko emakumezkoen antzerki-talde amateurren arteko lokarri gisa sortu zen "Emakumeak eszenan" eta antzerkigintzan emakumeentzako jabekuntza guneak sortzeko asmoz.
2009 zirkuitua
Aurten sei ikuskizun hartzen ditu barne zikloak, honako antzerki-talde hauen eskutik: Aztiak (Usansolo), Hamaika (Arrigorriaga), Luna Llena (Bilbao), Totum (Bilbao), Ardantza (Etxebarri) y Miriñake (Barakaldo). Momentura arte, Getxon beste bi antzezkizun programatu dira, "¿Habeís visto mi grito?" lanaz gain: maiatzaren 17an, "Mujeres virtuosas" (Hamaika) eta, ekainaren 17an, "A pesar de ellos" (Aztiak). Antzezkizun guztiak Andres Isasi Musika Eskolan izango dira, 19:00etan, eta sarrerak 3 eurotan egongo dira salgai.
Igandean, apirilak 5, "Emakumeak eszenan" emakumezkoen antzerki zikloa helduko da Getxo udalerrira. Zirkuituaren lehenengo emanaldia "¿Habeis visto mi grito?" izango da izango da, Bilboko Luna Llena taldearen eskutik. Saioa 19:00etan hasiko da, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrerak 3 eurotan daude. Ikuskizun horrez gain, beste bost lan izango dira Getxon datozen hilabeteotan. Zikloak, emakumezkoen antzerki amateurra zabaltzea helburu duenak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait herritara eramango ditu antzezkizunak. Aurtengoa zikloaren hirugarren edizioa da. Besarkada Federazioak antolatuta, zenbait erakundek eta elkartek parte hartzen dute ekimenean. Proiektua emakumek garatutako sormen eszenikoa hedatzeko asmotan jaio zen eta baita emakumezko antzerki-talde amateurrentzat topagune sortzeko ere. Horrela, bada, Besarkadak honako hau eskaintzen die kultura-eragileei: emakumea hainbat arlotan (interpretazioa, gaiak, zuzendaritza, gidoiak,…) protagonista nagusi duten antzezkizunak programatzeko aukera.