Gaur, apirilak 3, sekula baino harrera beroagoa egin diote Uribe Kosta eta Erandioko lagunek Korrikari. Bitartean, Koska irratiak uhinen bidez egin du Korrika, lau ordu pasatxoko irratsaio berezia eskainiz. Eguraldiak lagundu duela, ordutegia ona izan dela, euskararen aldeko jarrera gora doala, herritarrek botere aldaketari erantzuten hasi diotela... ugariak dira atera daitezkeen ondorioak. Esaera zaharrak esaten duen bezala, zenbat buru hainbat aburu. Kontua da gaur arratsaldean, giro ezin hobeagoan, Uribe Kosta eta Erandioko milaka eta milaka herritarrek erantzun diotela AEKk deiari, Lemoizetik Lutxanara 60 kilometro gehiago gehituz euskararen aldeko bideari. Bada, oinak martxan ditugu jada. Hortaz, jar dezagun dantzan mingaina. Saria gutxi izango balitz bezala, bihar berriro bueltatuko dala Korrika, ibaiadarra zeharkatuta, Altzagara, goizeko 7:30ak inguruan, Erandio Landa eta Asua igarotzeko. Erandion beste sei kilometro egingo ditu Korrikak. Dudarik ez eduki bihar ere goiari eutsiko diotela eskualdeko herritarrek. Aurten Lutxanako traineruak eramango du lekukoa, Barakaldotik Erandiora. Argazkian, Branka kultur elkarteko kideak lekukoa eramaten Itzubaltzetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!