Getxoko Udalak aldi baterako turismorako informazio bulego berri bat zabalduko du Bizkaiko Zubiaren ondoan datorren ostegunean. Bulego hori egunero zabalduko dute Aste Santuko oporrak eta Hispanitatearen eguna bitartean, apirilaren 9tik urriaren 12ra, alegia. Horren bidez, udalerriak bisitariei eskaintzen dien arreta zerbitzua indartu nahi dute. Joan den urtean jasotako emaitza onak kontuan harturik, aurten Bizkaiko Zubiaren ondoan dagoen zerbitzu horri garrantzi berezia emanez jarraituko da monumentu honetara turista asko hurbiltzen direlako, batez ere Gizadiaren Ondarea izendatu zutenetik. Interesatuek udalerriak eskaintzen dituen errekurtso turistikoei buruzko informazioa jaso ahal izango dute, hala nola, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoak. Halaber, zerbitzu turistikoetarako erreserbak egin ahal izango dira bertan eta opariak eta oroigarriak erosi ere. Argazkian, hainbat azoka tarteko Algortako Telletxe kalean ere aldi baterako turismoa bulegoa jartzen ohi du Udalak.