Motor gidari bat zauritu da Artatzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 6a, 11:50

Atzo goizaldeko hirurak aldera, istripua izan zuen motor gidari gazte batek, Artatzako biribilgunean, oraindik argi ez dauden arrazoiengatik, gidatzen ari zen scooter-ak taxi baten kontra jo zuenean. Ezbeharraren ondorioz, lurrean gelditu zen mutila, hainbat zaurietatik odola zeriola, lekukoen arabera. Laguntza medikoa heldu bitartean, istripua ikusita gelditu egin ziren hainbat gidarik artatu zuten zauritua; baita bertaraino hurbildutako ertzainek eta Getxoko udaltzainek ere. Minutu gutxitara heldu zen Gurutze Gorriko anbulantzia eta Gurutzetako ospitalera eraman zuen motor gidaria. Bitartean, Ertzaintzak gidari bat atxilotu zuen atzo Berangon, edari alkoholdunen eraginpean gidatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera. Argazkian, Ertzaintzaren errepide kontrola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun